Bilboko Udalak 2023ko Aste Nagusiko kartel lehiaketaren deialdia iragarri du. Proposamenak aurkezteko epea, bihartik maiatzaren 31ko 23:59ak arte egongo da zabalik.
Urtero bezala, lehiaketarako kartel proposamenak online aurkeztu beharko dira, udalaren webgunean.
Aurkeztutako lanek, gehienez bi parte-hartzaile bakoitzeko, originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta izenburu edo goiburu batez identifikatuta egon beharko dute. Izan ere, aniztasuna baloratuko da, rolak eta estereotipoak saihestuz.
Lanak formatu bertikalean aurkeztu beharko dira (50 cm x 70 cm) eta testu hau izan beharko dute: “BILBAO 2023-ASTE NAGUSIA-ABUZTUAK 19-27 AGOSTO”.
Aukeraketari dagokionez, kartel finalisten lehen aukeraketa Jai Batzordeak izendatutako Epaimahaiak egingo du. Horrek 6 kartel aukeratuko ditu, eta kartel horiek ekainaren 19tik 25era bitartean egingo den herri-bozketan hartuko dute parte.
Irabazlea nor den ekainaren 27an jakinaraziko dute, eta 3.000 euroko saria jasoko du.