ELA sindikatuak helarazi duenez, Bilboko portuko Bizkaia Electricidad SL-ek langile bat kaleratu du justifikaziorik gabe. Hori dela eta, mobilizazioak deitu dituzte zuzendaritzak sortutako egoerari erantzuteko.
Martxoaren 28an, enpresak bajan zegoen langile bat kaleratu zuen Burofax bitartez. Izan ere, BBEk errendimendu jarraituaren eta borondatezkoaren jaitsiera argudiatua erabili zuen lan kontratua bertan behera uzteko argudio gisa.
Hori horrela, Bahia de Bizkaia Electricidad SL-ren enplegu politikaren aurka agertu dira argi eta garbi langileak. Beraz, greba egun bat deitu dute maiatzaren 4rako, 22:00etatik hurrengo eguneko 20:00ak arte.