Maiatzaren 8an eta 9an

Aniztasun funtzionalaren sektoreko hainbat enpresatako beharginek bi greba-egun deitu dituzte, hitzarmenen blokeoa dela-eta

uriola.eus 2023ko mai. 3a, 14:11
Federico Moyua Plaza. Argazkia: Wikimedia Commons.

Gaude (LAB), Madres Mercedarias (LAB-ESK), ASPACE (ELA) eta Gorabideko (LAB-ELA-ESK) enpresa batzordeek greba deitu dute eta elkarrekin kalera aterako dira maiatzaren 8an eta 9an

Gaude (LAB), Madres Mercedarias (LAB-ESK), ASPACE (ELA) eta Gorabideko (LAB-ELA-ESK) enpresa batzordeek greba deitu dute eta elkarrekin kalera aterako dira maiatzaren 8an eta 9an, beren enpresa hitzarmenak eguneratzeko negoziazioen desblokeoa eskatzeko asmoz. Gutxienez KPIa eta metatutako atzerapenak aitortu diezaieten exijitzen dute.

Aniztasun funtzionala duten pertsonei bideratutako zerbitzu publikoak Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Legean jasota daude. Bizkaiko Foru Aldundi da horien arduraduna; hala ere, gaur egun, zerbitzua erakunde pribatuek kudeatzen dute, Bizkaiko Aldundiaren dirulaguntzak tarteko.

“Pandemian funtsezko langiletzat hartu gintuzten, baina, gaur egun, gure enpresa-hitzarmenen negoziazioa blokeatu dute eta gure lanpostuak mehatxatu ere egiten dituzte”, azaldu dute sektoreko enpresetako beharginek.

Horrenbestez, greba deitu dute. Maiatzaren 8an, Bilboko hainbat lakutatik lau bloketan aterako dira, 12:00etan Moyua plazan elkartu eta elkarrekin Bizkaiko Foru Aldundira manifestazioa egiteko. Maiatzaren 9an, aldiz, elkarretaratzea egingo dute Itsas Museoaren aurrean, 10:00etan.