Txistulari Bandak bihar, maiatzak 5, irekiko du udaberriko kontzertuen zikloa. Bilboko Txistulari boskoteak, betiko dantza erritmoetan oinarrituta, bertaratuko diren entzuleen oinak mugiaraziko dituen erromeria bat eskainiko du. Horretarako, txistulariek Álvaro García gitarristaren eta Patxi Laborda dantza-maisuaren laguntza izango dute, dantzatzeko gogoa dutenei animatzeko eta laguntzeko. Zuzendari lanetan Gorka Zabaleta arituko da eta, ohikoa denez, José Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira Musika Bandaren aire zabaleko musika-saioen zuzendaritzan.
Txistulari Bandak, udaberriko denboraldi honetan, kontzertuak eskaintzeaz gain, uriko kaleak bere ohiko kalejirekin alaitzen dituen "Txistu Banda Auzoetan" programarekin ere txandakatuko da ekainaren 14an arratsaldeko 19:30etan, Iralako Eskurtze Plazan.. Halaber, Bilboko auzoetan musika emanaldiak eskaintzen dituen Musikauzo udal programan parte hartuko du, Maite Guevara aktore eta clownarekin batera.
Aurten, Musika Bandak itxiko du aire zabaleko emanaldien zikloa, ekainaren 23an eskainiko duen ikuskizunarekin. Hitzordua Areatzako Kioskoan izango da, 12:00etan, ”Musika eta eszena” izeneko programa eskainita, Pascual-Vilaplana maisuaren zuzendaritzapean.
Ekitaldi guztien egutegia ikusteko, sakatu hemen.