Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektoreko langileek (LAB, ELA, CCOO eta ESK) bi greba egun egingo dituztela iragarri dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egindako elkarretaratzean. Horrekin batera, maiatzaren 16an mobilizazioak ere egingo dituzte.
Greba deialdi honek Gizardatz eta Geroan patronalek lan-baldintzak pobretzearen aldeko negoziazio-mahaiaren blokeoari eta lan osasuna bermatzeko neurrien gabeziari erantzuten dio.
Era honetan, langileek “aurrerapausoa” eman nahi dute urte eta erdi baino gehiagoz berritu gabe egon den hitzarmenaren aurrean. Egoera horretan, zaintza-eredua, laneko segurtasuna eta lan-baldintzak kaskartzearen aurkako neurriak adosteko beharra azpimarratu dute.