“El Fantástico Caso del Golem” komedia fantastikoak hasiera emango dio gaur FANT jaialdiari

uriola.eus 2023ko mai. 5a, 10:33

FANT zinema jaialdiaren kartela. Argazkia: @FANTBilbao.

Jaialdia maiatzaren 5ean hasi eta 13ra arte luzatuko da. Gaurko irekiera gala 19:30etan hasiko da, Campos Eliseos antzokian

Gaur, maiatzaren 5ean, hasiko da FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 29. edizioa, eta maiatzaren 13ra arte luzatuko da. Irekiera gala Campos Eliseos antzokian izango da, 19:30etan.

Jaialdia 47 saio eskainiko ditu maiatzeko bederatzi egun hauetan zehar. Horien artean, Europako hiru estreinaldi eta estatuko lau estreinaldi nabarmentzen dira.

Ikusleek “El Fantástico Caso del Golem” pelikularen estreinaldiaz gozatu ahal izango dute. Emanaldian ere, Nando Martínez eta Juan González zuzendariak parte hartuko dute, aurkezpenaren prentsaurrekoan.

Irekiera filma horren ondoren, FANTeko Sail Ofizialean lehiatzen diren euskal errealizadoreek zuzendutako 11 film laburrak ikusi ahala izango dira, FAN LABURREAN EUSKAL FILMAK saioan.