Gora Garbitzaileak taldeak Bilboko San Mameseko sarrera moztu du, Osakidetzako garbiketan homologazioa defendatzeko helburuarekin egindako elkarretaratzean. Langileek hitzarmenik gabe bost urte daramatzatela salatu dute.
Osakidetzak, enpresek eta alde sozialak onartutako homologazioa negoziatzeko erraza izango zelakoan bazeuden ere, grebetara jo behar izan dute. Beharginek adierazi dutenez, enpresek nahiz Osakidetzak homologazio printzipioarekin apurtzea erabaki dute. Horrenbestez, ez daude "halakorik onartzeko prest".
Horrekin batera, grebalariek borrokan jarraitzeko prestutasuna adierazi dute, gero eta gehiago izango direla nabarmenduz.
Hitzarmen duina, helburu
Osakidetzako langileen baldintzak ezberdinak izaten dira sektore bakoitzeko. Datu hori kontuan hartuta, Pilar Cid bozeramaileak denek berberak izateko borrokan arituko direla azpimarratu du: "Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea aldarrikatzen ari gara".
Horrekin batera, ordezkariak homologazio "hortzez eta haginez" defendatuko dutela gaineratu du.
"Hitzarmen duina dugu helburu, homologazioa lortu arte ez dugu etsiko"
[ZUZENEAN] Osakidetzako garbitzaileek mobilizazioa antolatu dute EITB pareko Bilboko sarreran @LABbilbo pic.twitter.com/u3PQkD9unW
— Bilboko Uriola (@uriolaeus) May 5, 2023