Maiatzaren 10ean, Bilbon egindako agerraldian, ehundik gora norbanako eta gizarte eragileetako ordezkarik «kezka» agertu dute euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sortaren aurrean. Bertan elkartu dira, besteak beste, abokatu eta juristak, kazetariak, akademikoak, euskalgintzako kideak, sindikatuetako ordezkariak, eta askotariko eremuetan aritzen diren pertsonak.
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azaoaren 4an, Bilbon, egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin die euskararen eta herritar guztien hizkuntza-eskubideen alde dauden eragile eta norbanako guztiei.