Kutsadura

Herritarrek larrialdi zerbitzuen bidez ohartarazi dute isuri handiak daudela Bilboko hainbat tokitan

uriola.eus 2023ko mai. 11a, 12:10
Zorrotzako Sader S.A. Artxiboko irudia.

Horregatik, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak Bilboko Udalari zuzendu zaio neurri zehatzak eskatzeko.

Gaur, berriro ere, Bilboko herritarrek larrialdi zerbitzuen bitartez ohartarazi dute isuri handiak daudela hiriko hainbat tokitan. Horregatik, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak Udalari zuzendu zaio neurri zehatzak eskatzeko.

Izan ere, kexa hainbat auzok zabaldu dute; hauen artean, San Ignazio, Ibarrekolanda, Deustu, Arangoiti eta Zorrotza.

Federazioak azaldu duenez, industria-jardueraren eta beste faktore batzuen ondorioz hirian dauden CO, NH3, SO2 eta Nox bezalako substantzia kimikoekiko esposizio jarraituak “eragin kaltegarriak” izan ditzake biztanleen osasunean.

Horrenbestez, Bilboko Udalak neurriak hartzea eskatu dio Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta haren aurka borrokatzeko eskumena duelako.

Azkenik, gogoratu beharra dago 112 larrialdietarako telefonoan kutsagarriak izan daitezkeen isuriei buruzko intzidentzien berri eman daitekeela.