ELAk Neiner Homes higiezinen sustatzaileak Bilbon egin dituen kaleratzeak bidegabeak direla salatu du

uriola.eus 2023ko mai. 12a, 12:36
Argazkia: ELA Sindikatua

Sindikatuak salatu duenez, enpresaren kaleratzeak aldez aurretik abisatu edo negoziatu gabe egiten ari dira, eta gehiago egingo dituela iragarri du enpresak berak.

Enpresak Bilbon du egoitza soziala, eta langileak aldizka ari da kaleratzen: bederatzi iaz, eta bi jada aurten, gehiago izan daitezkeelarik. ELAk adierazi duenaren arabera, horiek guztiak gertatu dira enpresaren emaitzak ezin hobeak direnean, gainera.

Komunikabide askotan argitaratu denez, enpresak 2022ko helburuak bete ditu, “argitaratutako datu ekonomiko garrantzitsuenek erakusten dute 765 milioi euroko diru sarrerak izan dituela, eta 146,3 milioi eurokoak ustapeneko mozkin gordinetan”. Adierazi dutenez, 2023. urteari begira, ildo beretk jarraitzen du estatuko etxebizitzen merkatuan duen lidergoa indartzen dutena.

Hala, Sindikatuak kaleratzeak berehala bertan behera uzteko eskatu du, Neinor Homesen egoera ekonomiko positiboa tarteko. “Hortaz, kaleratzeak justifikaezinak dira. Are gehiago enpresak adierazi duenean Bilboko lurraldeko kaleratzeekin jarraitzeko asmoa duela, berriro ere ordezkaritza horretako langileen enpresa batzordearekin inolako negoziaziorik egin gabe”.