Azken aldian behin baino gehiagotan egin duten bezala, Osakidetzako langileek mobilizazioak iragarri dituzte euskal osasun sistemak bizi dituen baldintzak eta murrizketak salatzeko. Hala, aste honetako ostegun eta ostiralerako, maiatzaren 18 eta 19rako, mobilizazioak iragarri dituzte bi greba egun antolatuta.
Era berean, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak daramagun urtean beste hainbat mobilizazio antolatu dituen bezalatsu, osasun langileekin batasuna adierazteko mobilizazioak antolatuko ditu Bilboaldeko osasun zentro desberdinen aurrean. Zehazki, Alde Zaharra, Bilbo Zaharra, Deustu, Irala, Errekalde, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Uribarri eta Zorrotzako osasun zentroen aurrean eramango dira aurrera mobilizazioak maiatzaren 18an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.