Gertu dira udara garaiko Bilboko auzoetako jai herrikoiak

uriola.eus 2023ko mai. 22a, 13:37
Argazkia: Auzotarrok

Joan den maiatzaren 6tik 8ra Indautxu auzoko jaiak ospatu ziren. Haiekin batera, dagoeneko hasi da hiriburuko auzoetako jai herrikoien bolada nagusia.

Gutxi falta da udaberria bukatu eta udara iristeko. Bide batez, eguraldi onez eta oporrez jositako garai honekin batera, Bilboaldeko auzoen jai herrikoiez gozatzeko unea ere bada. Indautxuko jaiek ia etenik gabeko 3 hilabeteko boladari eman diote abiada. Indautxukoekin batera, Zurbaranbarrikoak ere hasi ziren; bukatu berri den asteburura arte luzatu direnak, hain zuzen.

Hala, asteburu honetan ospatuko diren Ibarrekolandako jaien ostean, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra arte Alde Zaharreko jaiek eman diete segida ospakizun herrikorrei. Era horretan, Bilboaldeko 8 auzoetako jaiez gozatzeko aukera izango dugu ekainean zehar: Artazu, Otxarkoaga, Altamira, Irala, Zurbaran, Abusu, Errekalde eta Erribera.

Ondoren, uztailean beste zenbait auzoen txanda izango da: Santutxu, Bilbo Zaharra eta San Inazio.