Osakidetzako garbiketako grebalariek kanpaldia hasi dute Gurutzetako Ospitale aurrean, lan-baldintzak zehazten dituen hitzarmen berria defendatzeko grebaren parte. Langileak hilabete eta erdi baino gehiago daramate greban.
Grebalariek Osakidetzako langileen baldintzen homologazioari eustea eskatzen dute. “Azken batean, eskatzen ari gara lan berdina egiten dugunean, baldintza berdinak izatea”, adierazi dute grebalariak.
Horrekin batera, Osakidetzako zuzendaritzak eskaerei kasurik ez duela egiten azaldu dute, eta, beraz, mobilizazio berriak egingo dituztela baieztatu dute. “Egoera honek mobilizatzera eta sektoreko grebak deitzera mobilizatzen gaitu. Dagokiguna defendatzeko erabaki irmoa dugu (…) eta aste honetan protesta gogortuko dugu”, gaineratu dute grebalariek.
Gurutzeta Ospitalearen aurreko kanpaldiak hainbat jarduera eta eguneroko mobilizazio izango ditu, non langileek gauak emango dituzte “lan-baldintzak homologatu arte”.