Bilboko suhiltzaileek elkarretaratzea egin dute EAJko egoitzaren aurrean, Juan Mari Aburto alkatearen Udalak "iruzur" egin diela salatzeko. Suhiltzaileek adierazi duten arabera, alkateak arazoak konpontzeko konpromisoa hartu bazuen ere, “luzamendutan baino ez dabil”.
- Osakidetzako anbulantzien gabezia edo atzerapenarekin amaitzea biktimekin egiten duten esku-hartzeetan
- Deustuko parke berri bat eraikitzeko proiektuari aurre egitea
- Miribillako parkeko gabezia guztiak konpontzea
- Lanpostuak baloratzea
- Plan zuzentzaile bat egitea
- Barne-araudia sortzea