“Udabarria bertsotan” izenarekin, urrian hasiko den 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko sailkapen fasea ospatu da. Orotara, 48 bertsolarik hartu dute parte eta 8 saio izan dira.
Busturiako eta Zallako saioen ostean, erabakita geratu da urrian kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Hala, sailkapen fase honetatik 29 bertsolarik egingo dute aurrera eta lehendabiziko kanporaketetan 2021ean finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek gehituko zaizkie. Ondoren, finalaurrekoetako fasean 2021eko finalistak hasiko dira kantuan.
Bada, bilboko bertso eskola desberdinetako zenbait kidek parte hartuko dute urriko fasean, besteak beste: Maite Sarasola (Elorri Bertso Eskola) eta Oihana Bartra (Santutxuko Bertso Eskola).