19:00etan, Arriaga Plazan

Gasteizko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute astearte honetan

uriola.eus 2023ko mai. 29a, 14:48
Elkarretaratzea Bilbon, 19:00etan, Arriaga Plazan. Argazkia: Euskal Herriko Feministon Mundu Martxa.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa elkarteak elkarretaratzea antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Izan ere, Euskal Herrian aurten jazo den bigarren hilketa matxista da honakoa.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak elkarretaratzea deitu du Gasteizen gertatutako azken erailketa matxista salatzeko, 19:00etan, Arriaga Plazan. Horrekin batera, Hego Euskal Herriko beste hiriburuetan ere elkarretaratzeak izango dira.

Horrenbestez, Euskal Herrian aurten jazo den bigarren hilketa matxista da honakoa.

Hain zuzen ere, igandean aurkitu zuten 32 urteko andrazko baten gorpua, Gasteizko apartamentu hotel batean. Ondoan, bere hiru urteko umea ere aurkitu zuten, bizirik. Iluntzean, andrearen bikotekide ohia atxilotu zuten Zaragozan taxi batean ihesean zihoala.

Horregatik guztiagatik, mugimendu feministak protestarako deia egin du gaurko. Elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira:

  • Maiatzak 29, Astelehena
    • Gasteizen: Andra Marin (19:00)
  • Maiatzak 30, Asteartea
      • Bilbon: Arriaga Plazan (19:00)
      • Donostian: Bulebarrean (19:00)
      • Iruñean: Udaletxe Plazan (20:00)

Erailketa sexistei erantzuteko PROTOKOLOA

Hainbat erakunde feministaren artean eztabaidatu ondoren, 2013an erailketa sexistei erantzuteko lehen protokoloa idatzi eta 2016an berrikusi zen. Honen helburua mugimendu feministatik erailketa matxistei modu berean erantzuteko nola jokatu behar dugun azaltzea da.