Abian da Bilboko Libuuru Azokaren 53. edizioa

uriola.eus 2023ko eka. 2a, 13:37
Argazkia: Bilboko Udala

Gaurtik ekainaren 11ra bitarte Areatzan egingo da aurtengo Bilboko Liburu Azokaren edizioa.

Datozen egunetan Areatzako Pasealekuan kokatutako berrogeita hamar bat standetan, argitaletxeen azken nobedadeak ezagutzera eman eta liburuak zein idazleak protagonista dituzten aurkezpenak eta bestelako ekitaldi literarioak antolatuko dira.

Gaur eguerdian, aurtengo edizioari hasiera emateko irekiera-ekitaldi instituzionala eraman da aurrera Juan Mari Aburto hiriburuko alkatearekin eta Udal Korporazioko beste kide batzuen eskutik. Bertan, Eider Rodriguez eta Javier Cercas idazleek Atea-Laboral Kutxa Saria jaso dute. Lehenengoak Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2018an eta bigarrenak, aldiz, Europako egungo idazlerik garrantzitsuenetakotzat jotzen da.

Bestalde, Juan Luis Arsuaga eta Unai Elorriaga idazleek Bilboko 53. Liburu Azokako “Zilarrezko Luma” jaso zuten atzo Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako Zinegotziaren eskutik. Iturriagak Bidebarrietako Liburutegian aurkeztuko du asteartean, ekainak 6, “Nosotros no ahorcamos a nadie” liburua, 2019an Kritika Saria eman zion “Iturria” liburuaren itzulpena. Arsuaga, bere aldetik, Atapuercako historiaurreko aztarnategian egindako aurkikuntzengatik da mundu osoan ezaguna eta atzo aurkeztu zuen liburuan (“Nuestro cuerpo: siete millones de años de evolución”) giza-anatomiaren eboluzioa zientziaren eta artearen ikuspegitik aztertzen ditu.