Urteroko eskola antzerkiaren gala ospatu zen atzo Arriaga Antzokian

uriola.eus 2023ko eka. 5a, 14:11
Argazkia: Bilboko Udala

Atzo, ekainaren 4an, Arriaga Antzokiak Urteroko Eskola Antzerkiaren gala hartu zuen, Bilboko Udalak hiriko ikastetxeen artean antolatzen duen urteroko lehiaketako montaje irabazleen emanaldiarekin.

Aurtengo edizioan, guztira Bilboko ikastetxe publiko eta pribatuetako 19 antzerki taldetako 335 ikaslek hartu dute parte. Parte-hartzaileen artean, saritutako 7 antzezlanek 300€-ko saria jaso zuten; halaber, parte-hartzaile guztiek egindako lanagatik dirulaguntza eta diploma bat jasoko dute.

Eskola Antzerki Lehiaketa antzezpen, egokitzapen edo sorkuntza propioen erakusketa bat da, ikasleek protagonista dituena. Lehiaketa hau 1995ean jarri zen martxan haurren artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuarekin.

Edizio honetan aukeratutako montajeak honako hauek dira:

  • IBARREKOLANDA INSTITUTUA: Lan eszenikorik onena - “Zuen auki hutsak, gure noraeza”.
  • VIUDA DE EPALZA IKASTETXEA: Proposamen eszenikorik originalena: “Vote Pakita”.
  • IBARREKOLANDA INSTITUTUTA: Obraren alderdi teknikoen tratamendurik onena -“Mundu akaberako konkistatzailea”.
  • IBARREKOLANDA INSTITUTUTA: Diziplina Eszenikoak Berreskuratzeko Lanik Onena -“Igaro”.
  • ARTXANDAPE IKASTETXEA: Interpretazio global eta koraleko lanik onena - “Museoan harrapatuta”.
  • URRETXINDORRA IKASTOLA: Parte-hartzaileen adinera ondoen egokitutako lana - “Hau bai urtebetetzea”
  • ARANGOITI ESKOLA: Epaimahaiak bere kabuz izendatutako akzesit - “Autobusaren zain”.