Ekainaren 8an, ostegunean, itxiko da Txosnagane mendirako ibilaldi neurtuaren XI. Edizioan parte hartzeko izena emateko epea, Bilboko Konpartsak Federazioak antolatuta. Doanekoa da izen ematea, bilbokokonpartsak.eus webgunearen bitartez.
Lasterketaren hamaikagarren edizioa ekainaren 10ean, larunbatean, ospatuko da.
Txosnagane mendia Pagasarri eta Ganekogorta mendien arteko gailurra da. Aurten berriro ere ohiko bide biak berreskuratu ditu antolakuntzak, iazkoa baztertuz. Honako hauek izango dira parte-hartzaileek izango dituzten bi aukerak:
- Lehenengoa, luzea (19,48 km - 856 metroko desnibela): Goizeko 8:15ean dokumentazioa batu eta 8:30etan San Adrian auzoko eliza paretik irtengo da.
- Bigarrena, laburragoa (14,39 km – 446 metroko desnibela): 9:15ean dokumentazioa batu eta 9:30etan hasiera emango zaio, leku beretik.
Lasterketak Atxuriko Enkarnazio plazan izango du helmuga, auzoko jaiekin bat eginez. Han bertan, parte-hartzaileek sari-banaketa eta indarrak berreskuratzeko behar den guztia izango dute.