Uztailaren 1ean hasiko da EuskarAbenturaren IV. edizioa

uriola.eus 2023ko eka. 6a, 12:11
EuskarAbentura 2023ko ibilbidea. Argazkia: EuskarAbentura.

Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urteko 125 gaztek Euskararen Lurraldea zeharkatuko dute oinez, uztailaren 31ra arte; horien artean, Bilbo. Honen helburua, kultura, osasuna, ekologia eta parekidetasuna bezalako baloreak indartzea da.

Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urteko 125 gaztek Euskararen Lurraldea zeharkatuko dute oinez, uztailaren 31ra arte. Honen helburua, kultura, osasuna, ekologia eta parekidetasuna bezalako baloreak indartzea da. Bilbo ere ibilbidearen parte izango da.

Hilabete bat baino gutxiago falta de EuskarAbentura 2023 hasteko; hain zuzen ere, uztailaren 1ean hasiko da IV. edizioa. Horretan, kultura, osasuna, ekologia eta parekidetasuna bezalako baloreak indartuko dituzte Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urteko 125 gazteak. Horiek, Euskararen Lurraldea zeharkatuko dute oinez, euskaratik eta euskaraz, 400 km-tan zehar.

Aurten, diasporako bi gazte berri izango dira horretan; bata, Valentziakoa eta, bestea, Buenos Airesekoa. Horiekin batera, EHU eta Iker-eko ikertzaile bana ere arituko dira lanean. Espedizioan zehar, gazteen ahoskeraren eboluzioa aztertuko dute.

Ibilbidea

EuskarAbenturaren IV. edizioak 32 herri zeharkatuko ditu, oinez. Guztira, 400 kilometro egingo dituzte parte hartzaileek. Herrien artean, seik lehen aldiz jasoko dute ekintza: Larzabale, Irunberri, Urrotz, Ataun, Urdazubi, Lekeitio eta Nabarniz.

Honako hauek dira ibilbideak hartuko dituen herri guztiak:

  • Maule
  • Pagola
  • Larzabale
  • Donibane-Garazi
  • Xabier
  • Irunberri
  • Urrotz
  • Iruña
  • Gares
  • Añana-Gesaltza
  • Argantzun
  • Gasteiz
  • Araia
  • Zerain
  • Ataun
  • Tolosa
  • Lesaka
  • Urdazubi
  • Amaiur
  • Baiona
  • Urruña
  • Donostia
  • Getaria
  • Deba
  • Ekainberri
  • Lekeitio
  • Nabarniz
  • Gernika
  • Sukarrieta
  • Bermeo
  • Bilbo
  • Getxo