Elkarteak parte-hartze deia zabaldu du ekainaren 11n, Tourreko zaleen etapan, mosaiko erraldoia egiteko. Elkarretaratzea Etxebarria plazan gauzatuko da, 12:30etan.
Izan ere, 2023ko Frantziako Tourrak Euskal Herrian izango du hasiera, eta elkarteak independentzia aldarrikatzeko oihua zabaldu nahi du euskal lurraldean gauzatuko diren etapa guztietan.
Horretarako, asteburu honetan lehenengo ekintza gauzatuko du. Hain zuzen ere, mosaiko herrikoia egingo du Bilbon antolatuko den Frantziako Tourreko zaleen etapan.
Datorren astean hitzordu bikoitza izango dugu:
— gureeskuBILBO (@gureeskubilbo) June 4, 2023
➡️ EKAINAK 8, osteguna: @gure_esku|ko 10.urteurrena. Portugaleteko merkatuan ekitaldia (19.00)
➡️ EKAINAK 11, igandea: #Tour2023 zaleen etapan, #Mosaiko herrikoia (12.30)
Parte hartu!! 🖐️#BasquesDecide#EuskalHerriakErabaki pic.twitter.com/AfXfa0PhHS