Gorabideko langileek enpresari eta aldundiari gatazkaren errudunak izatea eta negoziatzeko “borondate falta” salatu dute. Horregatik, 5 egun greba gehiago deitu dituzte ekainaren 12tik 16ra arte, eta ez dute greba mugagabea baztertzen.
“Aldundiaren arduragabekeria, blokeo horri eusten dionez gero, oso larria da. Agerian geratzen da zeinen gutxi axola zaien zerbitzu publikoen kalitatea”, azaleratu dute LAB, ELA eta ESK sindikatuko bozeramaileek.
Izan ere, Gorabideko langileek negoziazioaren desblokeoa errazteko proposamen berri bat helarazi zioten gerenteari. Hala ere, Zuzendaritzak erantzunik eman ez duela adierazi dute langileek.
Hori horrela, dibertsitate funtzionala duten pertsonen zaintzaren kudeaketan “sistema gaiztoa” ezartzea leporatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari; eta, horrekin batera, 5 mobilizazio egun gehiago antolatu dute.
Honako hauek izango dira egun hauetan zehar egingo diren mobilizazioak:
- Astelehena (Ekainak 12): Manifestazioa EiTBren egoitzatik.
- Asteartea (Ekainak 13): Hileta elizkizuna Bizkaiko Foru Aldundian.
- Asteazkena (Ekainak 14): Interpelazioa Bizkaiko Batzarkideei.
- Osteguna (Ekainak 15): Kanpaldia eta etengabeko mobilizazioa Gorabideren egoitzaren aurrean, Bizkaia plazan.
- Ostirala (Ekainak 16): Kanpaldia eta etengabeko mobilizazioa Gorabideren egoitzaren aurrean, Bizkaia plazan.
🔴 Gorabiden 5 greba egun gehiago deitu ditugu ekainaren 12tik 16ra, eta ez dugu baztertzen greba mugagabea
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) June 8, 2023
➡️ Gorabideko eta Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunak dira egungo gatazkaren errudun
🔗 https://t.co/1RBcUDE3Ni pic.twitter.com/pS7WvFFheg