Bizkaiko AP-8 autobideko langileek 11 greba egun deitu dituzte

uriola.eus 2023ko eka. 12a, 12:51

AP-8 autobideko Gerediagako ordainlekua. Argazkia: Wikimedia Commons.

Langileek adierazi dutenez, GESBISAk lanpostuak murriztu eta langileen lan-baldintzak aldatu ditu, plantillaren baldintzak okertuz. Horregatik, ekaina eta uztaila bitartean greba-egunak izango dira.

Hain zuzen ere, ekainaren 16, 17, 18, 23, 24, 25, 29, 30ean eta uztailaren 1, 2, 3an izango dira greba-egunak.

Dirudienez, enpresak ez die erantzun langileek proposatutako hobekuntza sozialei, eta ez du bermatzen erosteko ahalmenari eutsiko zaionik.

Horrela, enpresak berak Aldundiari exijitu dio plantillaren aldarrikapenak haintzat hartzeko. Horrenbestez, egoera bere horretan jarraituz gero, deitutako egunez gain greba eta mobilizazio gehiago izango dira.