'Euskal Eskola Publikoaz Harro' topaguneak ezetz esan dio hezkuntza lege-proiektu berriari

uriola.eus 2023ko eka. 13a, 12:52

Euskal Eskola Publikoaz Harro antolatutako manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma

Ekainaren 9an, milaka pertsona bildu ziren Bilboko mobilizazioetan, eskola publikoa "baztertuko duen" hezkuntza-lege "pribatizatzaile eta bidegabeari" ezetz esateko.

Ekainaren 9an, milaka pertsona bildu ziren Bilbon, eta EAEko beste hiriburuetan, egindako mobilizazioetan. Bertan, manifestariek eskola publikoa “baztertuko duen” hezkuntza-lege “pribatizatzaile eta bidegabeari” ezetz esateko bildu ziren.

Topagunearen iritziz, lege proiektu berri honek ez du hobetuko egungo hezkuntza-sistema: “Ez du segregazioaren kontrako neurri eraginkorrik eskaintza, ez du aurrera egiten euskalduntzean, ezta laikotasunean ere, eta ikastetxeen arteko lehia sortu nahi du”.

Horrekin batera, lege-proiektua bertan behera uzteko lanean jarraituko dutela adierazi du Topaguneak, gizarte eta hezkuntza modelo berria eraikiz: “Kohesioan oinarritutako gizarte bat eraiki nahi baitugu, ikasle guztiei aukera berdinak eskainiko dizkiena, diskriminaziorik gabe”.