Gauean zehar jasandako eraso matxista salatu du emakume batek Bilbon. Dirudienez, bere bikotekideak eraso egin dio. Laguntza eske hots egin eta gutxira, poliziak 29 urteko ustezko erasotzailea atxilotu du.
Jakinarazi dutenaren arabera, atxilotutako gizonak indarkeria matxistagatik aurrekariak ditu.
Indarkeria matxista, gora
Genero Indarkerian Aurkako Behatokiak zabaldutako datuen arabera, iazko epe berean baino salaketa gehiago jarri dira genero-indarkeriagatik Hego Euskal Herrian; 2.207 salaketa, hain zuzen ere.
Ehunekoak kontuan izanda, Nafarroa izan da gorakada altuena izan duen lurraldea: % 56,6koa iazko datuekin alderatuz. Euskadin, aldiz, gorakada ez da hain nabarmena izan, % 3koa. Hala ere, goranzko norabidea nabarmena da Hego Euskal Herri osoan.