Bilboko Udala eta alkateak 2019-2013 agintaldiari dagokion hiriko banderaren azken igoera egin du gaur, On Diego Lopez Harokok hiri sortu izanaren 723. urteurrenean. Ekitaldia Ernesto Erkoreka Plazako erdiko lorategian burutu da.
Bilboko Udal Txistulari Bandaren harrera eta ohorezko aurreskuaren ondoren, Juan Mari Aburtok Bilboko bandera igo du.
Ekitaldiari amaiera emanez, alkateak erramu-koroa jarri du banderaren ondoan, eta krabelin gorriak eta zuriak Udal Korporazioaren gainerako kideek.
🅱️🎂 Beteluriko Zin-Jesarleku historikoaren ondoan, #Bilbo-ko banderaren igoera egin dugu. Gaur, duela 723 urte, Don Diego López de Harok gure hiribildua sortu zuen.
— Bilbao [Udala - Ayuntamiento] (@bilbao_udala) June 15, 2023
Zorionak Bilbao! 🎂 pic.twitter.com/sD3IOA2U44