Azaroaren 30ean izango da Greba Feminista Orokorra

uriola.eus 2023ko eka. 21a, 21:42

Bilboko Udala. Argazkia: Denon Bizitzak Erdigunean.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebarako data finkatu du, zaintza-sistema publiko eta komunitario baten aldeko borrokan.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 30ean finkatu du greba feminista orokorra. Honen helburua, zaintza-sistema publiko eta komunitario bat eskatzea izango da, zaintza eskubide kolektiboaren aldekoa.

“Bizitza duinen aldeko borroka da hau, bizitza osoan zehar zainduak izateko eta konpromiso berdinaz zaintzeko eskubidea lortzeko”, azaldu du Denon Bizitza Erdigunean erakundeak.

Horrenbestez, auzo eta herrietako deialdietara batzeko deia luzatu dio erakundeak euskal herritar orori, egungo “zaintza-sistema iraultzeko” asmoz.