Ekainaren 23an, ostiralean ospatuko da San Juan gaua Bilboko Etxebarria Parkean. Horrekin batera, auzo bakoitzak bere San Juan gaua edo udako solstizioa antolatuko du, Auzotarrok koordinakundearekin batera.
Hala, auzoko ekitaldetan parte hartzeko deia luzatu du Bilboko Konpartsak-eko kideek. Hain zuzen ere, honako auzo hauetan gauzatuko dira ekintzak: Deustun, San Inazion, Iralan, Bilbo Zaharrean, Santutxun, Matiko-Uribarrin, Altamiran, Otxarkoagan, Abusun eta Deustuko Erriberan.
Egitaraua
Etxebarria Parkeko ekitaldiari dagokionez, honako hau izango da egitaraua:
- (19:00) Lurraren errituala
- (19:30) Dantza plaza
- (21:00) Txokolatada
- (22:00) Txotx txalaparta ikuskizuna
- (22:15) Suaren errituala
- (22:45) Edabea eta araoa
- (23:00) Erromeria Oinutsik taldearekin
- (00:00) Urarekin brindisa
- (01:00) Jaiaren amaiera
GOGORATU❗ BIHAR❗
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) June 22, 2023
San Juan Gauaz goza dezagun!!!🔥
📅 EKAINAK 23
📍Etxebarria Parkea
⏰ 19:00tik aurrera
Elkarlan Uholdeko materiala salgai egongo da ere, animatu eta pasatu 🌊 83__23🌊 #ElkarlanUholdea#SanJuanGaua23 pic.twitter.com/BXannKDTaw