SAREk etxeratzearen aldeko bizikleta itzulia antolatu du, ekainaren 30ean

uriola.eus 2023ko eka. 23a, 09:53

Presoen aldeko TOURra Bilboko Plaza Biribilean hasiko da, 18:15etan. Argazkia: SARE.

Mobilizazioa presoek bizi duten salbuespenezko egoera "ikustarazi eta salatzea" izango da.

Bilboko SAREk euskal presoen etxeratzearen aldeko bizikleta itzulia egingo du Bilbon bertan, ekainaren 30ean, ostiralean. Helburua, presoek bizi duten salbuespenezko egoera “ikustarazi eta salatzea” izango da.

Antolatzaileek, Frantziako Tourra hiritik pasako dela baliatuta, mobilizazioa antolatuko dute Bilbon. Hain zuzen ere, Bilboko Plaza Biribilean hasiko da protesta, 18:15etan, eta Plaza Eliptikoan bukatuko da, 19:20etan.