Implika enpresako langileen grebak 100 egun bete ditu, gaur, ekainaren 23an. Horregatik, langileak Foru Aldundiaren egoitzaren aurrea elkartu dira berriro ere, enpresak kaleratutako 87 langileen egoera salatzeko.
ELA sindikatuak enpresan gertatutako kaleratze kolektiboaren aurka egin du, eta demanda aurkeztu du Implika enpresaren enplegu erregulazioko espedientearen aurka. Kontuan izan behar da kaleratze horien epaiketa uztailaren 4an izango dela, Auzitegi Nazionalean.
Horrekin batera, grebalariei greba eskubidea ere urratu zaiela salatu du sindikatuak, eta borroka judizial eta sindikalean jarraituko duela adierazi du.
Greba mugagabea
Martxoaren 1ean, Implika zentroak 185 pertsona baino gehiago kaleratzeko enplegu erregulazio espediente hasi zuela jakinarazi zuen. Orduan, langileek greba mugagabearekin haste erabaki zuten, martxoaren 16tik aurrera.