Erabakita 2023ko Aste Nagusiko kartela

uriola.eus 2023ko eka. 27a, 12:40

Argazkia: Bilboko Konpartsak

Aurtengo ediziorako 373 lan aurkeztu baziren ere, 6 izan ziren soilik azkeneko bozketara iritsitakoak. Hala, “Generación Z” izango da 2023ko Aste Nagusiko jaien ikurra.

Hedabide honetan argitaratu genuen bezala, ekainaren 19tik 25era egon da kartel gogokoena bozkatzeko aukera. Azken fasera iritsi diren 6 arte lanak honakoak izan dira: Bailando con Marijaia, Después de 40 años seguimos saliendo a flote, Nuestras fiestas, Txupinera y Pregonera, Kooloreak eta Bihotzez.

Bozketa bi sistemen bitartez egin da: AURREZ AURRE Abandoko Barrutiko Udal Zentroan – Barrainkua kalea, 5–, edo ONLINE, udalaren webgunearen bidez.

Aurtengo edizioan parte hartu dutenen artean, diseinu grafikoko profesionalak eta amateurrak izan dira. Oraingoan, 373 lan aurkeztu dira, aurreko edizioan baino 34 gehiago. Horietatik 111 bilbotarrek egindakoak izan dira eta 84 Euskadiko gainerako lekuetakoek. Estatutik 157 diseinu jaso dira eta 21 atzerritik etorri dira: Italia, Bolivia, Buenos Aires, Portugal, Errusia, Mexiko, Nikaragua, Ekuador, Txina, Austria eta Brasildik.

Aurreko edizioetan bezala, herri-bozketa izan da erabakiaren balioaren % 66a, eta gainerako % 33a epaimahaiari egokituko zaio. Hiru bozketa horien batuketan puntuaziorik handiena lortzen duen kartela izan da irabazlea eta 3.000 euroko saria jaso du.