Azken aldian hiru zerbitzuek %50eko deskontua izan dute eskainitako prezioetan. Hala ere, Patzuergoak adierazi duenez, Kontseilu Nagusiaren hurrengo bilerara arte (uztailak 12) beherapena bertan behera geratuko da Bilboko metro zerbitzuaren kasuan. Beraz, ezustekorik egon ezean, zerbitzuaren prezioek %50eko deskontua berreskuratuko dute uztailaren 13tik aurrera.
Edozein kasutan, aldaketak soilik unean uneko txarteletan izango du eragina. Alegia, neurriak ez du abonuetan eraginik izango, baldin eta denbora tarte hori baino lehen ateratzen badira. Azkenik, aipatutako beste bi garraio publikoko zerbitzuek (Bizkaibus eta Bilbobus) ez dute, oraingoz, adierazpenik eskaini euren zerbitzuen prezioak aldatzeko intentzioaren inguruan.