Bilboko Udalak jakinera eman du nor izango de 43. Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera. Hain zuzen ere, Aiora Renteria izango da pregoilaria, Zea Mays taldeko abeslaria, eta Izaskun Pinedok jaurtiko du txupina.
Jaietako Batzorde Mistoak Bilboko abeslaria hautatu du abuztuaren 19an pregoia irakurtzeko.
Bestalde, Bilboko Konpartsek hautatu dute txupinera, Pinpilinpauxa konpartsako kidea.