Bilboko Udalak dagoeneko baieztatu ditu 2023ko Aste Nagusiko lehen kontzertuak; hain zuzen ere, Abandoibarreko eta Europa Parkeko eszenatoki nagusietako kontzertuak. Lori Meyers, Gatibu, Vanesa Martin, Lola Indigo eta Zetak taldeak izango dira protagonistak.
Ordutegiari dagokionez, Abandoibarreko kontzertu guztiak 23:30ean izango dira. Europa Parkekoak, aldiz, gaueko 12etan.
Kontzertuen egitaraua
Abandoibarra
- Astelehena, 21 (23:30): Lori Meyers
- Asteartea, 22 (23:30): Gatibu
- Asteazkena, 23 (23:30): Vanesa Martin
Europa Parkea
- Asteazkena, 23 (00:00): Lola Indigo
- Osteguna, 24 (00:00): Zetak + Gaztea