Bizkaiko Eraikuntzako langileek bi eguneko greba egin dute

uriola.eus 2023ko eka. 30a, 14:19

Langileek gaur eman diete amaiera bi eguneko mobilizazioei. Gaur, atzo bezala, elkarretaratzea antolatu dute ASCOBI Patronalaren aurrean.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek Bizkaiko Eraikuntzako langileen mobilizazioak antolatu dituzte atzo eta gaur, patronalak hitzarmen kolektiboaren negoziazio-mahaian erakutsitako zikoizkeria salatzeko eta KPIren araberako soldata igoera eskatzeko.

Adierazi dutenez, ekainaren 9an greba egun bat egin ondoren, ekainaren 27an patronalarekin izandako bileran ez zen urratsik egin.

“Patronalari eskatzen diogu langileen eros-ahalmena bermatzea. Izan ere, ASCOVI uko egiten ari da eskaera honi. Hala, Bizkaiko Eraikuntzako langileek duten aukera bakarra borrokatzea eta grebak tinkotasunez egitea” adierazi du LABeko ordezkariak.

“Dakigunez Bizkaiko Eraikuntzako sektorean indarrean dagoen hitzarmena orain dela bi urte sinatu zen hurrengo lau urteetarako; hala ere, azken bi urteetako soldata igoerak ez zituzten adostu. Beraz, momentu honetan egoera batetan gaude non soldata igoerak 0 dira, adostuta ez daudelako. Gaur, sektoreak erakutsi du mobilizatzeko prest dagoela, mahai gainean beste proposamen bat egon arte” adierazi du Arrate Elkoro Zengotitabengoa ELAko arduradunak.