Joan den larunbatean, uztailaren 1ean, 47 urteko emakume bat hil zuten Iruñeko Ermitagaña auzoko Anayak tabernan, goizeko 09:00 aldera. Jakitera eman denez, arma zuri batekin egindako zauriak zituen eta Iruñeko Udaltzaingoak haren bikotekidea atxilotu zuen hilketaren susmagarri nagusia izatea leporatuta. Izan ere, gizonezko horrek berak Udaltzaingoaren komisarian aurkeztu zuen, emakumea berak hil zuela aitortuz.
Era horretan, Iruñeakoarekin 4 dira orotara indarkeria matxistaren eraginez aurten hildako emakumeak. Azkena joan den ekainaren 16an gertatu zen Bilboko Santutxu auzoan. Horren harira, aurrekoetan egin den bezala, Arriaga antzokiaren aurrean elkarretaratzea antolatu du gaur 19:00etan Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak.