BBK Liverako bi sarrera bikoitzen zozketa

uriola.eus 2023ko uzt. 3a, 12:58

Beste urte batez uztailaren hasieran punta-puntako musika jaialdia antolatuko da Kobetamendin. Bada, Uriolak aurtengo ediziorako jaialdi osorako lau sarrera zozketatuko ditu irakurleen artean, bi irabazle izanik.

Parte hartzeko, jarrai gaitzazu sare sozialetan (Twitter eta Facebook), partekatu publikazioa eta osatu zure datuekin zozketarako sortutako formularioa. Parte hartzeko epea gaurtik (uztailaren 3a) asteazkenera (uztailaren 5a) egongo da irekita. Sarrerak Bilboko Udaleko EH Bilduko taldeak emanak izan dira.

Bilbao BBK Live Bilboko Kobeta mendian ospatzen duten pop rock musika makrojaialdia da. Lehenengo ekitaldia 2006an Bilboko Udalak eta Last Tour International izeneko sustatzaile musikalak antolatu zuten.

Orduz geroztik, goi mailako musikari desberdinek parte hartu dute bertan: Gorillaz, R.E.M., The Police, Radiohead…

Aurtengoan ere musika genero anitzeko musikari ugarik parte hartuko dute, uztailaren 6tik 8ra: Florence + The Machine, Pavement, Artic Monkeys…