Mariaren Bihotza plazako aztarnategiak “Bilboko erraldoiak” erakusketa hartuko du, bigarren urtez jarraian

uriola.eus 2023ko uzt. 3a, 17:26

"Bilboko erraldoiak" erakustaldiko pertsonaiak. Argazkia: Bilboko Udala.

Erakusketa uztailaren 4tik irailaren 10era arte egongo da zabalik, goizeko ordutegian.

Mariaren Bihotza plazako aztarnategiak 1980 eta 1988ko belaunaldietako pertsonaiak biltzen dituen “Bilboko erraldoiak” erakusketa hartuko du, bigarren urtez jarraian. Erakusketa klasiko eta tradizionala uztailaren 4tik irailaren 10era arte egongo da zabalik, goizeko ordutegian (10:00etatik, 14:00ak arte).

Aurtengo edizioan, 1980ko 10 erraldoi eta 1988ko 6 erraldoi izango dira. Hain zuzen, Don Terencio, Zumalakarregi eta beste lau bikote izango dira 80ko belaunaldikoak; aldiz, Olagizona eta Zigarrogina, Marinela eta Zamaketaria, eta Ingelesa eta Bilbotarra izango dira 88ko belaunaldikoak.

Erakusketa honen bidez, euskal folklorearen zati garrantzitsu bat hurbildu eta partekatu nahi zaie bisitariei. Izan ere, honako hau Bizkaiko hiriburuko uda-garaiko jarduerarik jendetsuenetako bat bihurtu da.

Sarrerak San Frantzisko kaleko 14an (Artelan Berreginen Museoan) edo Mirasol kondea 2.ean (Aztarnategian) erosi ahal izango dira. Prezio orokorra 3 eurokoa izango da norbanakoentzat eta 1,5 eurokoa taldeentzat. Pentsiodunek, dibertsitate funtzionala dutenek, 12 urtetik beherakoek eta irakasleek, aldiz, dohainik izango dute sarrera.