Aurtengo Aste Nagusian ere bilbainadak presente izango dira Bilboko jaietako programazioan. Izan ere, Udalak 8 kontzertu programatu ditu Casilda Iturrizar parkean, abuztuaren 20tik, 27ra.
Kontzertuak eguerdiro entzungo dira, 12:00etatik aurrera, bilbainada tradizionalen kokaleku nagusian. Bertan, lau talde izango dira, eta bi egun ezberdinetan izango dira oholtzan. Honako hauek dira emanaldia eskainiko duten taldeak:
- Gau Pasa (Abuztuak 20)
- Mapamundi (Abuztuak 21)
- Los 5 Bilbainos (Abuztuak 22)
- Los Chimberos (Abuztuak 23)
- Gau Pasa (Abuztuak 24)
- Los 5 Bilbainos (Abuztuak 25)
- Mapamundi (Abuztuak 26)
- Los Chimberos (Abuztuak 27)