Baditugu jada BBK Liverako bi sarrera bikoitzen irabazleak

uriola.eus 2023ko uzt. 5a, 11:12

Argazkia: BBK Live

Beste urte batez uztailaren hasieran punta-puntako musika jaialdia antolatuko da Kobetamendin. Bada, Uriolak aurtengo ediziorako jaialdi osorako bi sarrera bikoitz zozketatu ditu irakurleen artean eta honakoak izan dira irabazleak: Iker Jalon eta Izaskun Larizgoitia. Aurtengo edizioa bihar hasiko da (uztailaren 6an) eta larunbatera arte ospatuta (uztailaren 8). Sarrerak Bilboko Udaleko EH Bilduko taldeak emanak izan dira.

Bilbao BBK Live Bilboko Kobeta mendian ospatzen duten pop rock musika makrojaialdia da. Lehenengo ekitaldia 2006an Bilboko Udalak eta Last Tour International izeneko sustatzaile musikalak antolatu zuten.

Orduz geroztik, goi mailako musikari desberdinek parte hartu dute bertan: Gorillaz, R.E.M., The Police, Radiohead…

Aurtengoan ere musika genero anitzeko musikari ugarik parte hartuko dute, uztailaren 6tik 8ra: Florence + The Machine, Pavement, Artic Monkeys…