Gaur, hilak 5, Palestinar Herriarekin Elkartasun mugimenduak elkarretaratzea deitu du Israelgo armadak Jenin hirian 20 urtez burutu duen eraso handiena salatzeko. Aipatutako elkarretaratzea Bilboko Areatzan izango da, 19:30etan.
Hain zuzen ere, igandean hasi zen erasoan gutxienez 10 palestinar hil ditu Israelgo armadak, horien artean adingabeak. Erasoak, gainera, 100 zauritu baino gehiago utzi ditu ere.
Horrenbestez, herri palestinarrarekiko elkartasuna eta Estatu sionistaren erasoa salatzeko deia egin du Palestinar Herriarekin Elkartasun mugimenduak.
Israel hiltzaile!
— Komite Internazionalistak (@Komiteak) July 4, 2023
Israel asesino!
Israël assassin!
Israel murderer!
إسرائيل القاتل
ישראל פְּלִילִי#Israel#IsraeliTerrorism#FreePalestine pic.twitter.com/8Smtu6odgo