Bi orduz luzatuko da ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia, uztailaren 6tik 8ra

uriola.eus 2023ko uzt. 5a, 14:41

Terrazek, aldiz, ohiko ordutegia izan beharko dute. Artxiboko irudia.

Bilbao BBK Live jaialdia dela eta, Bilboko Udalak ostalaritza lokalen ordutegi luzapena baimendu du.

Bilboko Udalak ostalaritzako lokalek bi ordu beranduago ixtea baimendu ditu, Bilbao BBK Live jaialdia dela eta, uztailaren 6tik 8ra. Hala ere, ordutegia ezin izango da luzatu “eguneko” establezimenduetan eta establezimendu “osagarrietan”.

Horrekin batera, terrazetako eta kanpoaldean edariak hartzeko ordutegiak ere ezin izango dira luzatu, horiek ohiko ordutegia izango dute.

Izan ere, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak ordutegia luzatzeko eskatu ohi dio Udalari egun seinalatuetan. Horrenbestez, urte amaierara artea egun hauetan luzatuko da ordutegia:

  • Aste Nagusian: Abuztuaren 19tik 26ra.
  • Bilbao Night Marathon egunean: Urriaren 21ean.
  • Halloween egunean: Urriaren 31n.
  • Gabonen aurreko egunetan: Azaroaren 30ean; eta abenduaren 1ean, 2an, 7an, 8an, 9an, 14an.
  • Gabonetan: Abenduaren 15ean, 16an, 17an, 22an, 23an, 24an, 29an, 30ean eta 31n; eta urtarrilaren 4tik 6ra.