'Sorotan Bele Gogoan' proiektuko lantaldeak ikuskizunarekin aurrera jarraituko du, eta emanaldi gehiago aurreikusi ditu 2023ko uda eta udazkenerako. Horrekin batera, beste bi kide ohi batu dira taldera: Ritxi Salaberria, baxu-jotzailea, eta Aitor Etxaniz, bateria-jotzailea.
Xabier Zabala musikari eta moldatzaileak sortutako proiektuak harrera ezin hobea izan du lehenengo ikuskizunetan. Ikuskizunak musika talde mitikoaren abesti moldaketak egiten ditu oholtzan, ikusleen oroitzapenak berpiztuz.
Horrekin batera Gorka Sarriegi, abeslaria, eta Hurbil Artola, gitarra-jotzaileak, osatzen duen egungo taldeari, taldeko beste bi kide ohi batu dira: Ritxi Salaberria, baxu-jotzailea, eta Aitor Etxaniz, bateria-jotzailea.
Horregatik, Baga-Bigaren babespean, lan taldeak 2023ko udan eta udaberrian zehar ikuskizunarekin jarraitzea erabaki du.