Bigarren urtez jarraian, Aste Nagusiko Txikiguneak familiak bilduko ditu abuztuaren 20tik 27ra. Aurten, programazioa NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) izango ditu ardatz.
Aurten landuko den gaian, bost eremutan jarriko da arreta: pertsonak, planeta, bakea, oparotasuna eta aliantzak.
Ekintzak ordubete eta hamar minutuko iraupena izango du, eta 20 pertsonak hartu ahal izango dute parte. Egunean zehar zortzi emanaldi egingo dira, lau goizez eta lau arratsaldez.