Ia 100 egun greban egon ostean, Osakidetzako azpikontratatuak diren garbitzaileek aurreakordioa lortu dute Osakidetzarekin. Izan ere, Euskal Osasun Zerbitzuak onartu egin du sindikatuek enpresarekin hitzartutakoa. Behin betiko akordioa asteazkenean jasoko dute grebalariek.
Horretarako, bitartekoak asteazkenerako deitu ditu sindikatuak, akordioa baliatu duen testua aurkezteko. Horretan, grebalariek jakingo dute zein den proposatutako behin betiko testua eta, ondorioz, eskatzen dutena aurreikusten den edo ez.
Horrenbestez, 100 eguneko grebaren ostean, badirudi grebalariek haien helburua lortu dutela. Hala ere, LAB Sindikatuak oraindik ez du greba bertan bera utzi eta, beraz, asteazkeneko bileraren ostean jakingo dugu akordioaren eta grebaren inguruan.
📷.@osakidetzaEJGV-ko garbiketa azpikontratetako langileek mobilizazioa egin dute Sabin Etxean, @eajpnv-ren Bilboko egoitzaren aurrean #FuntsezkoakBeti pic.twitter.com/U7lUl4OgmM
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) July 7, 2023