Bilboko Konpartsakek bere egun propioa ospatuko du larunbatean, uztailaren 15ean, Bilboko Areatzan: Konpartsakide Eguna. Honako hau, Aste Nagusirako prestaketen hasiera markatzen duen eguna izaten da.
Ospakizunak, urtero bezala, Aste Nagusia hasteko hilabete bakarra falta dela adierazten digu. Horregatik, konpartsakideak elkartu egiten dira uztaileko egun berezi honetan.
Aurten, 1983ko uholdeen 40. urteurrena dela kontuan izanda, aipamen bereziak egongo dira hondamendia gogorarazteko, Elkarlan Uholdea tour historikoaren bitartez. Horrekin batera, hainbat jarduera izango dira egunean zehar, 11:30etatik 21:00ak arte; hala nola, pintxo txapelketa, ardo dastaketa eta erromeria.
Egitaraua
11:30 Pintxo txapelketaren hasiera
12:00 Barazki eta sagardo banaketa eta ardo dastaketa
12:30 Elkarlan Uholde tourra Karmelo Landarekin.
13:00 Gastrotxiki
13:30 Pintxoen aurkezpena
14:30 Sari banaketa
15:00 Konpartsen arteko bazkaria
17:00 Bingo musikatua
19:00 Erromeria Urrats taldearekin