Deustuko Lehendakari Agirreko etorbidea moztuko da, uztailaren 13tik aurrera

uriola.eus 2023ko uzt. 12a, 14:09

Lehendakari Agirreko obretan gauzatutako zuhaitz-mozketa. Artxiboko irudia.

Hain zuzen ere, San Pedro plazaren eta Enekuri arteko tartean lan egingo dute, irailaren 15era arte.

Deustuko Lehendakari Agirreko galtzada, aparkalekuak eta espaloia okupatuko dela jakinarazi du Bilboko Udalak, etorbidea urbanizatzeko bosgarren faseari jarraipena emanez. Hain zuzen ere, San Pedro plazaren eta Enekuri etorbidearen arteko tartean lan egingo dute, uztailaren 12tik irailaren 15era.

Udalak azaldu duenez, uztailaren 12an zirkulazio-erreiak eta bidegorria aldatu egingo dira Salesianos Ikastetxeko espaloira.

Jarraian, uztailaren 13an, bi zirkulazio-errei okupatuko dira, San Pio X plazako norabidean, eta bakarra geratuko da norabide horretan. Bestalde, kontrako norabidean, errei bat okupatuko da eta bi errei geratuko dira Don Bosco biribilguneko norabidean.

Ustekabean

Obren albistea hau ustekabean harrapatu du Stop Tala Deustu auzo-mugimendua. Izan ere, Kepa Odriozola Azula zinegotziak ez diela erantzun adierazi du auzo-mugimenduak eta, beraz, ohar berri hau erantzun moduan hartu dute.

Hala ere, borrokan Deustuko mozketa gelditzeko borrokan jarraituko dutela adierazi du Stop Tala Deustuk.