Bilbao BBK Live jaialdiaren XVII. edizioa amaitu da eta, horrekin batera, hainbat datu esanguratsu bildu ditu antolakuntzak eta Bilboko Udalak. Horien artean, ekitaldian zehar bildutako pertsona kopuru historikoa eta horien jatorria.
Hain zuzen ere, inoiz bildu duen jende kopururik handiena bildu du aurtengo jaialdiak; 120.000 pertsona baino gehiago, 75 herrialde baino gehiagotik etorriak. Beraz, gainditu egin da azken edizioko errekorra.
Zehazki, 37.800 pertsona bildu ziren ostegunean, 38.200 pertsona ostiralean eta 40.000 larunbatean. Jatorrien arabera, % 35 beste herrialde batzuetatik etorritakoa izan da. Aldiz, Euskal Herriko publikoa % 24 izan da.
Horrenbestez, datuak argi islatzen dute jaialdiaren nazioarteko izaera. Hau da, atzerritik etorritako publikoarentzat eginiko jaialdia dela, gehienbat.
Euskarazko akatsak
Jaialdi osoan zehar, biral bilakatu dira sare sozialetan antolakuntzak euskaraz eginiko akatsak. Izan ere, euskaraz idatzitako kartelak eta iragarpenak bazeuden ere, ortografia akats nabari ikusi ditugu. Hona hemen aurtengo edizioak utzitako batzuk:
- Itxaropen gabe igo: Sube sin esperas
- Hartu zure eskumuturra: Recoge tu pulsera
- 0,0 eta glutenik gabe euskaragai: Disponible opción 0’0 y sin gluten