Joan den ostegunean, uztailaren 6an, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2016ko Udalen Legearen aurka ebatzi zuen, udalei euskara hutsez aritzeko aukera zabaltzen dien araua ezeztatuz. Izan ere, sententzia hau azkenaldian epaitegiek euskararen aurka hartutako erabaki judizialen logikari jarraitzen diola dirudi.
Hala, Euskalgintzaren Kontseiluak gaurko egunean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alkateak, udal hautetsiak eta euskalgintzako ordezkariak deitu ditu agerraldi bat egiteko asmoz. Era horretan, beste zenbait partaideekin batera, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da.
Ekintzaren antolatzaileen arabera, “Kezkagarria eta larria iruditzen zaigu sententzia euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzea delako, helburu horren alde udaletatik bideratzen diren hizkuntza-politikak guztiz mugatzen baititu”.
Adierazi dutenez, azken sententzia hau “oldarraldi judizial zabalago baten parte” bezala ulertzen dute. Azkenik, joan den maiatzaren 10ean egindako mobilizazioa gogoratuta, herritarrei dei egin diete, beste behin ere, azaroaren 4an “oldarraldi” honen aurka Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzera.