Egunari goitiberen jaitsierak eman zion hasiera. Hala, goizeko 10etatik, 35 taldek urtero antolatzen den lehiaketa mitiko honetan parte hartu zuten. Erriberako Merkatura arte luzatzen zen ibilbidean zehar, aparteko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Ondoren, goizeko 12etan, produktu lokalentzako merkatua antolatu zen Areatzan. Era horretan, nekazariek euren produktuak saltzeko eta ezagutarazteko aukera izan zuten.